
Scratch
![]() | ![]() | ![]() |
---|---|---|
![]() |
Gaur scratch egiten ikasi dugu. Hasiera batean oso zaila egin zaigu ez genuelako ondo ulertzen, baina irakaslearen laguntzarekin eta praktikarekin ikasi egin dugu. Lehenengo eguna guk inbestigatzeko izan da batez ere eta horren ondoren komunikazioko ikasgaian irakasleak hizkuntza ideologien inguruan bidalitako lan bat egiteko erabili dugu scratcha. Lan egiteko metodo ezberdina eta interesgarria iruditu zaigu. Bertan hizkuntza ideologia ezberdinak azaltzeko scratch ezberdinak egin ditugu hobeto ulertzeko.
Scratch HIZKUNTZA

Hau da nire scratch-en url-a: https://scratch.mit.edu/projects/106688018/#editor
Esan beharra dut oso metodo egokiak eskeintzen dituela programa honek hizkuntzak ikasi ahal izateko eta honekin batera ikasten diren gaitasun oro garatuak izateko. Nik sortutako Scratch hauen bitartez edozein momentutan erabili edo behar izango duten esaldiak beraganatzen edo barneratzen joan daitezen sortu dut. Era honetan euskararai dagokionez, hiztegia eta esaldien egitura lantzen dute eta ingeleseko erantzunei esker jakintza osostasunean lortzea da bere helburua.
Scratch-arekin lantzen diren gaitasunak
Era askotako hizkuntza jolasak egin daitezke baina Scratch-a erabiliz, irakaskuntza prozesu eraginkorra zeharka gaitasun asko lantzeko aukera ematen digu eta.
Hasteko komunikazio linguistikorako gaitasuna etengabe lantzen ari dira ikasleak hainbat esaldi edota berri ulertu eta erabiltzeko ahalmena eskuratzen baitaude. Gainera, hiztegia asko zabaltzen zaie etengabeko kontaktuan baitaude termino desberdinekin. Nire kasuan euskara eta ingelesa erabili ditut baina hau nahi den hizkuntza guztiekin egin daiteke arazorik gabe.
Jarraituz nire ustez, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna oso nabarmena da Scratch-a erabiltzerako orduan. Kontuan izanik gure gizartea geroz eta teknologikoagoa eta hizkuntza aldetik anitzagoa dela, Scratch-ak biak aldi berean lantzeko aukera ematen digu, hizkuntzak ikasten direlako teknologia berriez baliatuz. Teknologia berriek, behar dugun informazio guztia eskuragarri ematen digute beraz honekin informazioa bilatu, aukeratu eta produzitzeko aukera dugu.
Ondoren, Ikasten ikasteko gaitasuna ere lantzen dugu Scratch-a erabiltzen dugun momentuan. Hikuntza berriak ezagutzeko aukera emateaz gain, honek ezagutza ematen digu eta hau transmititzeko gai gara erabiltzen dugun momentuan. Gainera, oso baliagarria da bakoitzaren autonomia garatu ahal izateko, hau da bakoitzak bere kabuz gauzak aurrera ateratzen ikasi ahal izateko.
Beste gaitasun bat, sozial eta hiritar gaitasuna izango litzateke hizkuntz berriak ikasten ditugulako eta honek hainbat testuinguru desberdinetan ateak zabaltzen dizkigulako komunikatzerako orduan. Esan bezala, hizkuntzen aniztasuna geroz eta nabariagoa da munduan eta honek aukera ematen digu mundura zabaldu ahal izateko. Aurretik esan dudan bezala, geroz eta hizkuntza gehiago jakitea eskatzen da munduan, batez ere lan munduan, beraz, hizkuntzak jakiteak erraztasun gehiago ematen dizkigu arrakasta izaterako orduan.
Azkenik, autonomia eta ekimen pertsonalaren gaitasuna dugu. Garrantzitsua da, umeek ikasten dutenean hizkuntzak motibatzea eta erabiltzeko aukera izatea honek bere nortasunean eragina izango baitu. Scratch-arekin motibazio hau eskuratzen dugunez, aldi berean nortasun eta identitatearen garapenean laguntzen du. Jarraituz, hizkuntza ikasterako orduan, gure alde sortzailea garatzeko aukera ematen digu eta pentsamendu zabalago eta dibergenteago bat izatearen aukera zabaltzen digu. Laburbilduz, umeak dira honen protagonista nagusiak eta bakoitzak bere autonomia garatzeko aukera ematen du honek, erabakiak hartuz eta arazoak konponduz.
Scratch Matematika

Scratch honen bitartez, Lehen Hezkuntzako zein Haur Hezkuntzako umeentzat balio dezakela uste dut, umeek zenbakien ordena ondo dakitela zihurtatu daitezke. Scratch hau bideratuta dagoen moduan, haurrek zein zenbaki bestea baino handiagoa edo txikiagoa den jakingo dute eta hau matematiketan aurrera egiteko baliagarria izan daitekeela pentsatze dut, bai gehiketa eta bai kenketak ikasteko orduan. batez ere kenketentzako guztiz aproposa ikusten dut.
Ikasteko modu dibertigarri eta desberdin aproposa da. Ordenagailuekin dabiltzatela ez zaie hain astuna iruditzen eta erraztasun handiagoz konturatu gabe gauzak bereganatu eta barneratzen dituzte.
Oraingo honetan, Scratch programaren bitartez, hezkuntza esparruan landu ditzakegun helburuetaz hitz egingo dizuet. Curriculumean aipatzen diren matematikako helburuetan arreta jarriz, hau sortzen eta artikuluak irakurtzen hainbat helburu landu daitezkela konturatu naiz.
Autonomia, iraunkortasuna eta ahalegina, gero eta konplexuagoak dira egoerei aurre egiteko denbora aurrera joan ahala.Era berean, balore horiek beharrezkoak dira lanaren emaitzak eraginkortasunez komunikatzeko. Honako helburu hau betetzeko, scratch ezin hobea dela uste dut, izan ere programa honen bitartez, ez da lehenengo aldian lortu nahi dena lortzen. Saiakera asko egin behar dira nahi den emaitza lortzeko, horrela edukiak barneratuz joanez eta bakarka lan egiteko aukera ematen du bakoitzak bere ordenagailuarekin, horregatik autonomia eta ahalegina lantzen direla ezin da ukatu. Gainera bakoitzak egiten duen lana bukatzean besteei erakutsi diezaiekete besteei nola lortu duten azalduz eta horrela eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna lortu dezakete ere. Ikasleek ahalegina eginez irakasleak eskatutakoa egitea lortzen badu saiatzearen poderioz, gure helburua lortuko dugu, ahaleginaren bidez asko ikasiko dutelako eta egindakoa besteei azaltzeko gai dela ikusten badugu komunikatzeko gaitasuna lortu duela ere konturatuko gara.
Autonomia eta ekimen pertsonalaren esparruan, konfiantza edukitzea norberaren ahalmenetan, egoera ezezagunak arrakastaz gainditzeko helburua lantzen dugu irudiak egiterakoan ikasleek beraien buruan sinesten dutenean eta eskatutakoa egiteko ahalegina egiten dutenean amore eman gabe, hor beraien ahalmenetan konfiantza dutela ohartzen gara. Nahiz eta nola egiten den jakin ez, saiatzearekin lortzen dutelako. Eta hau ebaluatzeko, haurren saiakuntza mailaz konturatzea da, ikustea haurrek nola egiten duten aurrera emaitza lortzeko nahiz eta gauza batzuk ezezagunak izan.
Beraz argi dago Scratchek asko balio duela hezkuntza munduan gaitasunak lortzeko, izan ere haurrek jolas bezala hartzen dute eta konturatu gabe eduki asko barneratzen dituzte, beraien garapenean aurrera eginez.
ERLOJUA
Ikr-ko klasean, scrach programarekin konfiantza hartu einean irakasleak ariketa desberdinak bidali dugu eta honakoan, erloju bat egitea proposatu egin digu. Erlojua eguneroko bizitzan erabiltzen dugun tresna garrantzitsuenetakoa da baina bere barruko funtzionamenduan ez gara inoiz fijatu. Scracharen bidez erloju bat egiteko aukera dugu eta ez da bat ere erraza.
Badakizuen moduan, erloju baten barruan dauden elementuak segunduak, miutuak, orduak eta hauek identifikatzeko orratzak orratzak erabiltzen dira eta orratz hauek martzan jartzeko behar duten ngeluaren neurria beharrezkoa da. Scracharen bidez, algelu neurri hauek modu askotan programatu daitezke eta ondo eginez gero orratzak era egokian mugitzea lortuko da. Ariketa hau oso interesgarria da bai lehen hezkuntza zein bigarren hezkuntzako ikasleek egiteko, izan ere, nik unibertzitateko ikaslea izanda zailtasunak izan ditut erlojua martzan jartzeko. Askotan, ateratzen ez zitzaidanean nire buruarekin haserretu egiten nintzen eta beste egun baterako uztea erabakitzen nuen, egun txar bat nuela aitzakia jarriz eta horregatik ez nuela lortzen ustez, baina hurrengo egunean berriz sahiatu eta berdina gertatzen zitaidan. Azkenean erlojua ondo sortzea lortu nuen eta niretzako izugarrizko lorpena izan zen.
Irakaslearen ikuspuntutik uste dut gaur egun klase teorikoak murruztu behar direla eta programa hauen bidez, ariketa praktikoak egitea beharrezkoa dela. Izan ere, hezkuntza sistema honekin ikasle askoren porrot akademikoa gertatzen ari dela ikus dezakegu eta praktikotasun honekin haien motibazioa eta intereza piztuz gauzak aldatu ahal direla frogatu egin da, beraz ze aitzaki dago programa mota hauek ikasleekin erabiltzen hasteko??
ANGELUAK
Matematikaren barruan algeluak pisu handia dute ekuazio eta buruketa askoren erantzuna lortzeko beharrezkoak dira eta. Scrachen bidez matematika lantzeko beste aukera bat angeluak egiten ikastea da eta egiteaz gain angelu mota desberdinak ikastea. Lehen hezkuntzako ikasleentzako angeluak ondo ikasteko metodo aproposa dela uste dut. Izan ere scrach programa batez ere jolasteko erabiltzen da eta joku honen bidez seguru nago ikasleak gustura arituko direla eta era egokian ikasiko dutela. Horrez gain. haien sormena lantzeko metodo aproposa da, ariketa hauen emaitza lortzea erraza ez delako. Umeak ikasteko gogo eta nahiak eramaten dio forma konkretu bat daukan angeluak ikastera.


